2006/09/28

Renon idatzitakoa




Berba arrotzez betetako lurraldea,

askatasun beharrean;

behartsu zein aberats,

izar eta barradun banderaren pean.

Nor ote den herritarrago,

nor itsuago.

Autokritika falta dute askok,

eta hala ere,

gainerakoak epaitzeko gaitasuna,

soberan dute.

(2005-09-30)

2006/09/26

Aski da!


Berriz ere injustizia. Ez da lehen aldiz idazten dudan aldia honi buruz. Jon Agirre aramaioarra hartuko dut hizpide. Ez dago eskubiderik, baina gertatzen da nahi dutelako.

Badira 25 urte kartzelaratu zutena. Baditu 63 urte arabar honek. Eta hala ere, kartzelan usteltzen utziko du gobernu espainiarrak. Ez dago eskubiderik.
Bake prozesuan urratsak emateko denok eman behar dugu zerbait. Berriz diot: denok. Ezin zaio alde bakar bati eskatu (ETAri, Ezker Abertzaleari,....) eta eserita zai geratu. Euren presondegi politikarekin amaitu behar dute, dispertsioaz, injustiziaz. Ezin dute nahi duten bezala jokatu. Hiru laurdenak beteak dituen pertsona, gaixorik daudenak... ziegan usteltzen uztea inmorala da guztiz. Ez omen da bizi osoko zigorra onartzen sasi-demokrazia honetan. Euren demokrazian. Euren gobernuak nahi duena egiten jarraitzen du baina.

Amaitzeko zera esan nahi dut: beraien legea bete dezatela! Jon etxera! Iñaki de Juana etxera! Barandalla askatu! eta abar luze bat. Zoritxarrez.

Una vez mas, injusticia. No es la primera vez que escribo sobre este tema. El preso aramaioarra Jon Agirre será mi tema. No hay derecho, pero pasa porque ellos quieren. Este alavés ha pasado 25 años en la cárcel; tiene 63. Y aun y todo, el estado español dejará que se pudra en prisión.

No hay derecho.
Para poder dar pasos en el proceso de paz, todos debemos aportar algo. Todos. No se le puede pedir algo a una parte (ETA; La Izquierda Abertzale...) y esperar sentados. Deben de terminar con su política carcelaria, con la dispersión, con la injusticia. No pueden hacer lo que quieran. Dejar pudrirse en la celda a presos que ya han cumplido la tercera parte de su condena, o a los que están enfermos, o a... Según ellos, su falsa democracia no ampara la cadena perpétua. Ese gobierno (que no lo reconozco como el mío) sigue haciendo lo que le parece.

Para finalizar: que cumplan con sus leyes! Jon a casa! Iñaki de Juana a casa! Libertad para Barandalla! .... y otros muchos más. Por desgracia.

2006/09/25

Bueltaka


Asteburua pasatu da eta astelehena gainean dugu. Usurbilera etortzeko poliki gidatu behar izan dut gaur, eguraldia ez zen egokia eta abiadura handientzat.
Aurreko astean hasi nintzen herriz herri eskoletara joaten. Aguraingo institutua izan zen lehen bisita eta proiektu berria irakasleei azaldu genien Gasteizko Usuek eta biok. Izerditu nuen, bai, azalpenean, baina hala ere nahiko gustura geratu zen irakasle klaustroa bion ustez.
Agurainen Azkarraga deituriko etxea dago, nire ahaideena izandakoa. Herriko eraikin eleganteetako bat, izan ere asko daude-eta Agurainen. Orain, eraikin historikoak modernoagoekin nahasten dira eta herria txukun asko ikusten da. Udaletxea ere bikaina, eliza zaharra birmoldatu dute eta kolore biziz margotu.
Bisita hauek Euskal Herria gehiago ezagutzeko balioko didatela espero dut. 24 urterekin hasiko naiz nire herria sakonago ezagutzen. Lan interesgarria.

Lunes. Ya ha pasado el fin de semana. Hoy, para venir a Usurbil he tenido que conducir despacio ya que el tiempo no era para pisar el pedal a fondo.
La semana pasada empecé yendo de pueblo en pueblo, de colegio en colegio. El primero, el instituto de Agurain y tuve que presentar el proyecto delante del claustro de profesores. Pase unos nervios... pero al final Usue y yo nos quedamos con la sensación que les habia gustado.
En Agurain hay una casa llamada Azkarraga, que fue de mis antepasados. Para mi, uno de los edificios más elegantes del pueblo. Ahora, los edificios históricos se mezclan con los modernos y el pueblo ha quedado precioso. Por ejemplo, el ayuntamiento. Han aprovechado una vieja iglesia y la han pintado con vivos colores.
Estas visitas me servirán para conocer mejor Euskal Herria. Con 24 años que tengo empezaré a conocer mejor mi país. Un trabajo interesante.

2006/09/21

2006/09/19

Razinger Z



Orain astebete egin zuen berba Aita Santuak, eta bere hitzek polemika piztu dute munduan, batez ere islamiarrean, eta zazpi egunen ondoren jarraitzen du polemikak. XIV.mendean eginiko testu bat irakurri zuen, honakoa zioena: «Erakuts iezadazu Mahomak zer berrikuntza ekarri zuen, eta ikusiko dituzu soilik gauza gaiztoak eta gizagabeak, predikatzen zuen fedea ezpataren bidez zabaltzeko agindua kasu». Hitz horiek musulmanen gerra santurako deiekin alderatu zituen Benedikto XVI.ak.

Niri normala iruditzen zait gizartea horren kontra agertzea. Nahiz eta barkamena eskatu duen ez dut uste irakurgaia zuzen aukeratu zuenik. Bera oroitu dadila gaztetan zeren militante izan zen, eta horrek ez ote zuen munduari minik egin. Eta deabru deituko banizu?

Mundua gaizki doala esango dute gainera, eta errua besteei bota. Mesedez, kontu handiagoa izan dezatela, nahikoa erotua dago-eta gure Lur hontako biztanleria.

One week ago the Pope spoke, and he made a controversial speech. It caused unrest, and above all, between the moslem people. He read a text from the XIV century. It said something like: show me what novelty bring Mahoma and I´ll show you that only are bad and inhuman things, for example the way to preach their faith, that is using swords.

It´s logical to have people against you, Pope. Even you apoligize, you didn´t choose properly the text. You have to remember your childhood, when you were a militant of a group I´m not going to mention, and imagine how many people you hurt. I can tell you are the devil. What do you think about that?

Then, they will say that the World is going wrong and they will accuse the others. Please, be careful. People in the Earth is enough crazy already.

2006/09/16

Estopa bideoa

Holako zerbait izan zen kontzertua............ bikaina! eta gero euskaldunok sosongo batzuk garela entzun behar....
Vámo Jóse!!!!
(the concert was something like this. Let´s go Jose!)

2006/09/15

Ostirala... eta Estopa! Friday...and Estopa!

Ostirala, ze ondo!

Astelehenean hasi nintzen lanean, eta nekatu xamar nago... baina ez arduratu! gauean Nerea ta biok Donostia aldera goaz Estopa ikustera. Muñoz anaiak bikainak dira zuzenean eta dantza pixka bat egiteko asmoa dugu gorputzak uzten badigu behintzat.

Asteburu on denoi eta zaindu zuen buruak! badakizue....okerrak izan!



It´s friday, I´m so happy!

yeah, I started working on monday, and I´m a little bit tired.... but don´t worry! Tonight Nerea and I are going to Donostia to see Estopa. These two guys (Muñoz brothers) are great in live! We are going to dance a little bit but only if we have energy for that.

Have a nice weekend and take care! and you know... be bad!

2006/09/14

Agindutakoa...


... beteta.

Oxelek esan zidan irakurtzen duela bloga, eta Inaxio Errandonea eta Jorge Nagore pilotariekin ataratako gure argazkia sartuz gero jarraituko duela irakurtzen...

Orain zure txanda!

Keep on reading!

Bakersfield (Kalifornia), 2006ko maiatza

2006/09/12

Estadistikak

Por cada víctima del 11-S han muerto al menos 90 en el mundo

Zirraragarria

2006/09/11

Irailaren 11: bat baino gehiago

Nork ez du gogoan irailaren 11? Mundu osoan ezagun dira gertakariak, zoritxarrez. Hala ere, batzuentzat besteentzat baino esanguratsuagoa.

Orain bost urteko gertakariak ikaragarriak izan ziren. Gertaera handia izan zen, hegazkinek talka nola egiten zuten ikusi ahal izan genuen behin eta berriz. Ordutik aurrera AEBko gobernuaren jarrera okerra ere sekulakoa izan da. Munduaren jabe direla uste duten horiek etengabe gerrak sortzen eta gainera onaren itxurak egiten, lotsarik azaldu gabe.

1973ko irailaren 11an Txilek jasandako kolpe izugarria ezin ahantzi dute milioika pertsonek. Allenderen gobernua boteretik indarrez kendu eta urte luzeak iraun zuen diktadura ezarri zen Hegoamerikako lurraldean, Pinochet monstruoaren bitartez. Zenbat desagertu, zenbat desesperantza!

Bi kasuetan etengabe bortxatu dira giza eskubideak, zapalduak eta ahaztuak izan dira euren nahiak beteak ikusteko. Eta ezin ahaztu behar diren gertakariak dira.

Bestalde, gaur, 2006ko bederatzigarren hilabeteko 11.egunean lagun bik egin dituzte azterketak Arrasateko unibertsitatean. Zorte apur batekin Amaiak eta Eiderrek bukatuko dituzte betiko eta beraien gogoan ere 11 zenbaki berezia izango da, ziur.

2006/09/08

Without music life would be a mistake...




Norbaitek erran zuen bezala, mundua hutsa litzateke musika gabe!

Askotariko musika, kolore desberdinetakoa, magia ezberdinekoak.

Aipatu estilo ugari atsegin ditudala. Joan gaitezen, baina, euskaldun batzuekin. Berri Txarrak. Eta zergatik ez? Azken finean azken aldian gehien ikusi dudan taldea. Zuzenekoan bikain, Rubioren burukadek edonor mareatu arazi dezaketen arren!!! Zaindu zure burua! Eta zer esanik ez Aitorren bateria kolpeen doinua eta Gorkaren ahots jolasa. Nahiz eta Joselu Anaiak-ekoei ez gustatu, e Nere? jejejejeje!
Talde teknikoa (edo Estopakoek esango luketen bezala, "El ekipo humano") kataluniarra: Marc, Jordi eta Pau. Eurak ere familiaren parte osatzen dutela ziur!

Azken diskoan laukotetik hirukotera pasatu dira eta ez dirudi indarrik galdu dutenik. Bikain!
Orain Europatik bueltaka dabiltza, Ameriketan ere egon ziren, Espainian, Katalunian.... Internazionalak ditugu, zorionekoak gu!

2006/09/06

Koloreak



Ari naizela ari naizela....nire irudiari aldaketak egiten. Niri eta inguruari.

Mundua kolore desberdinetakoa delako!

Oroitzapenetan barna







N
ork ez du faltan bota iraganeko egunen bat? Eta zer esanik ez egun horien protagonista izandako lagunak! Niri sarri gertatu zait, ba, Renotik itzuli ondoren.

Egun ederrak pasatu nituen AEBko txoko hartan. Txarrak ere egon baziren, baina zergatik oroitu horiek? Haietatik, baina, asko ikasi nuela ezin ukatu.

Gaur izan da "herrimin" antzerako hori sentitu dudan uneetariko bat. Badakit ez dela nire herria, baina urtebetez nire bizilekua izan zen eta pentsaezina litzateke halakorik ez gertatzea.

Sometimes I miss you, friends!!
Me levanté y os extrañe!
But I will never forget you, amig@s!

THE LAST SONG. AZKEN KANTUA. ALL FOR YOU! Irakurri ta gozatu.

2006/09/05

BAT

Abesten jarraitu nahi dut gau iluna izanik ere.

Ezin diot irribarre egiteari utzi zure doinua irudikatuz;

nire hitzak idatzi arazten didan soinu beroa.

Barrutik espazio zabalera irteten diren hitzak,

koloretako berbak:gorri, urdin, berde, hori

Erromako zubiaren osagaiez eginiko eleak.

Kokopelli: jatorria




Askok galdetuko duzue zer den KOKOPELLI. Edo hobe esanda, nor den.

Hego-mendebaldeko amerikar natiboen mitologiako pertsonaia bat da, Emankortasunaren Jainkoa hain zuzen ere. Kondaira desberdinak daude berari buruz. Esaten dutenez, negutik udaberrirako aldaketa ekartzen zuen herriz herri bidaiatuz. Horrela, elurra urtzen zuen eta uztak indartzeko euria eramaten zuen toki horietara. Gainera, bere bizkarreko konkorrak haziz eta kantuz beteriko sakua dela aipatzen da sarri.

Kokopelli gizateriaren sorkundearen iturri dela dio beste kondaira batek. Jende guztiak bere flautarekin gau guztian kantatzen eta dantzatzen zuela gaineratzen dute. Gainera, hurrengo egunean emakumeak haurdun egongo ei ziren.

Ongietorria

Ongietorri nire blog berrira.

Batzuek aurreko blogetik ezagutuko nauzue, Renotik blogetik hain zuzen ere.

Aldaketak izango dira, AEB utzi eta Arrasatetik zuzenean idatziko dut aurrerantzean.

Gozatu eta parte hartu!!