2007/09/28

56


Goizean bi mezu iritsi zaizkit. Biak alarmazkoak. Migra deitzen duten polizia Reno inguruan dabil ehizatzen.

56 langile atxilotu zituzten atzo Renon, Nevadan. Ustez paper gabeak, "ilegalak" direlako (inor ilegala izan badaiteke, noski).

Momentuz ez dut albiste gehiago, ez nire lagunen aldetik, beraz, trankil egon naiteke. Beraiek tentuz ibili beharko dute, eta esan diet.

Halaxe izan dadila, eta Migra kapritxoso horrek bakean utz ditzala nire lagunak/ezagunak/ezezagunak. Paper gabeak izango dira, baina hori bai, estatuari tasak ordaintzen dietenak. Horretarako eta beraiek nahi ez dituzten lanak betetzeko nahi dituzte soilik.

Penagarria.

(Argazkian, 2006ko manifestaldi batean, Bushek inmigrazioari buruz onartu nahi zuen/duen legea dela eta)

2007/09/27

ZORIONAK!

2007/09/06

Aljezur

Algarven atera genuen argazkia... azken eguna guretzat eta bigarrena beraientzat.... Arratsalde polita pasatu genuen!!

(Surferoak falta dira)

2007/09/03

Gotzone - Thorstenen ezkontza