2008/05/30

SaltO

Salto bai...

...bañe argazkikua ez dakitx dabilen goitxik behera edo alderantziz...


Egun batzuetan amesten dot salto ikaragarri baten bidez nahi doten tokira faten nazela. Ta pentsetan dot etzala bape txarto egongo aukeria euki ezkero halako zeoze eittia.

Ze esaten doztezue?

Asteburu hontan, txikina bada be, saltua emongot... nire etxetik asteburuko etxera..jajaja!

ondo pasau!

2008/05/28

AguR

Gero arte, agur, aio... Eskerrikasko, milesker!

Horrenbeste eman dozten amamari...bai. Milesker eta hurrengora arte! Ez dakitx noizbait elkartuko garen barriro...batzuk baietz esaten daue ta nik zalantzak dittut... Baina bueno, sekula ez zaitxut ahaztuko!


Prestatzen zenitxun janarixak, emuten genitxun pasiuak, jente dana irribarre batekin agurtzeko zaukozun abilezia! Ta ardauan ordez, kalimotxua edateko ohitxuria... "Ardaua bakarrik ez jat gustetan eta! " esaten zinun orduan.

Gogorra izen da, danondako. Malkuak ugari izen die, Zigarrola, Mondraue, Kolonbia! Danon bihotzien egon zarelako behin edo behin!

Hala ta be, samurrau erueten da jakitxian ez zinula sufritxu. 90 urte... ta zelako bizitzia! Langilia, ama ona eta amama ederra! bueno, ze esangot nik, nire amapuntakuaz! Beti gogoratukot beste lehengusuei baño paga gehixau jasoten nauela... Gutxi bazan be... ilusinua emoten zuzten! bañe hori gutxienekua zan, e?

Milesker danagaitxik! zazen tokixan egonda... zaindu!

Muxu bat eta besarkada bat!

2008/05/21

BiliNGue...





--------------------------++++++++--------------------------

jajajjaa! hau bakarrik ze abesti dan ez dakixenandako.....zuretako, pituki!

Bueno, gaurkuen inspirazino gutxikin nauenez, egun ona opa dotzuet danoi, ta astien erdixen egonda, animo mordua, segitxuan asteburua izengo dala ta!

--------------------------++++++++--------------------------

Hoy escribo tambien en castellano...para aquellos que intentan leer mi blog, y como utilizo el euskera para comunicarme... es imposible que me entiendan...

Pero hoy me he acordado tambien de ellos, y ellas. No sereis muchos, ya lo se... pero una persona que se toma la molestia de pasar por aki se merece, cuanto menos, unas palabrillas de agradecimiento.

La vida da tantas vueltas, que quien sabe...algún día no necesite hablaros en un idioma distinto para comunicarme con vosotros/as... Pero de momento, prometo escribir de vez en cuando en español o ingles...segun por donde sopla el viento, en uno u otro...

Sed buenos.

Que tengais un buen día.

Muxus y hasta otra...

2008/05/20

EiN dot?

Esta mañana...

...ya no me akordaba komo tokaban mis dedos...

...esta guitarra ke era para mi tu cuerpo...................................


++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++

Egoten die momentuak, ez dakizula aber gauza bat eindozun edo ez.

"Pentsetan dot baietz...bañe ez nau seguru..."

Neuri behintzet, makina bat alditan pasau jat! Gauza larrei eukiko dittut buruen bueltaka. Buruen, neuronak daz ta horreik be noixien behin atseden hartu biherra eukitten daue...bañe ez dutzeu ixten, eta klaro, ba azkenien, normala dan moduen, fallau ein biher!! Gauza garrantzitsuekin pasetan ez jaten bitxartien...

Noixien behin, buruai horrenbeste buelta emutiai itxi eta relajau! badakitx: es taaaan difizil......

ahaleginddu!

muxu ta onak izen!

2008/05/19

Astiek dakaRRena...

I don´t wanna hear
I don´t wanna know...

...please don´t say.................

+++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++

Astelehena izeteko ta egun euritsu honei aurre eitteko, inddarrak hartu biher dittugu... Bost egun daukeu aurretik, osorik, lan eitteko, bizitzak botaten duzkun pultsuei aurre eitteko...ta irabazteko!

Aste barri honek danetarik ekarten dozku, nik puntu gutxi batzuk aittatuko dittut. Ikastola bitara bisitia toketan jat; bata bixer, ostiralien bestia.

Astien erdixen, eguaztenien, Luis deportetan dauiela eta, nire desirarik onenak opatzen dotzet. Ez die momentu goxuak izengo ez beretako, ez bere ingurukuendako... gogorra da, etxetik kanpo bizitzia. Horrenbeste urtez AEBn bizi eta bapatien atxilotu eta kalabozuen astebete inguru pasatxo ein ostien, txakurra moduen botatie. Ze danok dakigu, aberasten lagunketan dauien bittartien, etorkinak ongietorrixak diela "askatasunan herrialdien", osterantzien, badakizu ze daukozun. Horrek berba bakarra dauko: HIPOKRESIA.

Aupa Luis! Aupa zu! Aupa nire sasi-psikologua!

Eta bestela, ba, betiko rutinan eingou aurrera egunak pasau ahala... eta bueno, txarra be ez da, egixe. Hori bai, eguna bizi biherrien, beti moduen asteburuai begira pasaukot denbora gehixena... tristia, bai jaunak/andriak...

Asteko egunik onetarikuak dielako (salbuespen batzukin..hori bai!)

zainddu!
eta aste on!

2008/05/12

MuNduai begiRatute...

Asko izeten die egunak non enazen sentiruten biher besteko gai, munduai begiratu eta zoritxarrak ikusteko. Asper asper eginda egoten naz pasetan dien injustiziak behin ta barriro ikustiaz, entzutiaz, sentitziaz.

Nik gureko nauke mundu bat nun danok gure douena lortzen douen, posible dan einian. Toki bat non jentiak errespetau eitten dittun inguruko pertsonak, ideiak, erlijiuak, lurrak, historixak...

Baine ez da posible, edo oso probabilitate gutxi emuten die... eta horrexek nekarazten nau. Halata be, honek ez dau gura esan begixak ixten dotenik, ezta belarrixak tapatzen dittudanik be. Izen be, garrantzitsua da horrei buruz jakitxia, horrein gaiñeko iritzi bat sortzia, eta konturaketia mundu zabalien ze gertaketan dan.

Ez gare munduan zilborrak, argi dau. Ez gare zoritxarrak dittugun bakarrak, eta gauza onak ezjaku guri bakarrik pasauko. Ez daukeu munduko txokorik politxenak, miloika daz ta planeta honeitan... Bañe argi dauket, irakurliok, ni neuk gehixen gurotena oso gertu topetan dotela, eta gañera, munduai begiratute, gehixau harrotzen naz nazen modukua eta nazen tokikua izetiaz.

2008/05/06

Bueltan gaz...



Pasau dala maiatzeko zubixa ta bueltan gaz Euskal Herrixan...

...Ederto ibilli gare Altea aldien, relajetako balixo izen duzku... ta poz-pozik bizi izen gare egun honeitan ziher...

Herrixa politxa da, etxe danak txuri txurixak eta kalien gora ta kalien behera. Ingeles pilo bat, ta danak gorriti taldekuak... eskerrak oingotik ni enazen erre!!

Ta Benidorm....ai ke agko! ze zan hori! zenbat jente! ke estres! plaiara fateko, kasko ta guzti...borra ein biher da ta!

Calpe ondo, bañe Altea baño estresantiaua da! Eraikuntzak be etxeorratz formakuak... no es lo mio.... Altea ederto dau trankil trankil egon gura dauenandako!

Oin bueltau gare errealitatera. Ta ondiokan gogo gehixau dauket abuztuko oporretarako.....

dana ailegauko da!!