2007/01/25

De Juanari buruz

Gogoeta txiki bat soilik. Izan ere, denok dakigu nolako egoera bizi duen Iñaki de Juanak. Beno, injustizia eta gose greba. Momentuz bi hauekin hasiko naiz.
Lehenengoa, kazetari naizen aldetik, edozein unetan kartzelaratu nazakete nire idatziengatik! hau beldurra! Beraz, ozen salatu behar!
Bigarrenari lotuta, borroka egiteko modu bat, berarentzat (eta niretzat) injustizia izan denari aurre egiteko bide bat. Atzo baina, behin eta berriz entzun nuen telebista kateetan ondorengoa: gose grebaren erabakia berea izan dela, eta ondorioak jasan ditzala. Bai, bere kabuz hartutako erabakia izan da, baina ez zuten esaten, esaterako, bera prest dagoela bukaeraraino eramateko. Ez zuten esaten bere gogoz kontra elikatzen dutela. Hori ixildu egiten dute, badaezpada.
Gaur emango dute jakitera Audientzia Nazionaleko epaileek Iñakiri buruzko erabakia. Etxera doan edo bere horretan jarraitzen duen. Batzuentzat txantaia bati (hau da, gose greba egitea) men egingo zuten epaileek. Niretzat, aspaldi etxean behar zukeen pertsonari, duintasun piska bat aitortzea.

2007/01/16

Tratu txarrak

Ez dakit zer gertatzen den. Mundua zoraturik ote dagoen. Matxismoa gazteetara iritsi den. Egunero entzuten ditut genero indarkeriari buruzko albisteak. Egunero harritzen naiz ikustean jada ez dutela berba egiten jende nagusiaz. Ez. Gazteek protagonismo gehiago dute egun mota horretako gaietan: 20-22-28... Beldurgarria.

Jendea zoratu ote den? Gurasoengandik ikasi ote duten? Mila galdera datorzkit burura. Erantzunik ez, baina.

No se lo que pasa. No se si el mundo esta loco. O si el machismo a llegado a la gente joven. Todos los dias escucho noticias sobre violencia de genero. Todos los dias me asombro al ver que ya no es gente mayor los protagonistas. No. Cada vez tienen mas protagonismo los jovenes: 2-22-28... Aterrorizante.

Se ha vuelto loca la gente? Habran aprendido de sus padres/madres? Me vienen miles de preguntas a la mente. Pero ninguna respuesta.

2007/01/09

Terroristak, erasora!


El Ejército estadounidense ha lanzado esta pasada noche (9 de enero 2007) un ataque aéreo en unas aldeas del sur de Somalia en el que "ha habido muchos muertos", entre ellos varios pastores, según fuentes oficiales. Gara

Bai bai. Terroristek berea egin dute berriz ere. Beraien etsaiak deuseztatzeko aitzakiaz herrialdeak bonbardeatzeko eskubidea dutela iritzi diote. Egunero ikusten dugu: Afganistan, Irak, Somalia... Eta ez dezagun ahantzi: genozidioen gaizkide dira, esaterako, Israelek Palestinarekin egiten duena.

Ez gaitezen hauekin sar... gure kontra etor daitezke eta!

Los terroristas han vuelto a hacer de las suyas. En fin. Con la excusa de aniquilar a sus enemigos, creen tener derecho de ir bombardeando paises. Lo vemos diariamente: Afganistan, Irak, Somalia.... Y sin olvidar que son cómplices de genocidios, por ejemplo, lo que está haciendo Israel con Palestina.

Vamos. No vayamos a meternos con estos.... que pueden venir a por nosotros!

2007/01/04

Polizien paranoia / paranoia policial

Gara egunkarian albiste bat irakurri dut gaur, interesgarria benetan. Edozer egitera irits daiteke polizia, kasu honetan, bi asturiar ETArekin lotu guran ari dira. Arrazoiak? Hernanin bi urtez bizi izana, Villabonako kartzelara bisitan joaten diren euskal sendiak etxean hartzea, Ardi Beltza aldizkariko harpidedun izatea edota Donostiako maratoia ikustea.

Arrazoi horiek medio hiru urtez espiatu dituzte. Adi! hurrengoa zu izan zintezke.

Artikulua irakurri

Hoy he leido una noticia muy interesante en Gara. La policia puede llegar a hacer cualquier cosa, en este caso, intentan vincular a una pareja asturiana con ETA. Las razones? Han vivido más de dos años en Hernani, acogen en su casa a familiares vascos que van de visita a la prisión de Villabona, han sido suscriptores de Ardi Beltza, o han ido a ver la maratón de Donostia.

Por esas razones, les han espiado durante tres años. ¡Ten cuidado, tú puedes ser el próximo!

Leer más

2007/01/02

Bake prozesua


Abenduaren 30. Barajasko aireportua, Madril. Bonba batek eztanda egiten du. Batzuk ETAren su-etena bukatutzat eman dute. Niretzat, bake prozesu horren parte izan den ekintza.

Su-etena iragarri zenetik, ezer ez dela aldatu ematen du. Lagun batzuek topa egin zuten martxoan “bakearengatik”. Nik ez nuen kabarik edan eta pesimistatzat hartu ninduten. Pesimista ez, erantzun nien, errealista. Oso ongi dago lehenengo pausua ematea, baina bigarren urratsa eta hirugarrena eta laugarrena... ikusi arte, tentuz ibili behar da. Eta halaxe ikusi dut nik behintzat. ETAk su-etena iragarri zuen, eta dena bukatu dela zirudien, espainolen gobernua kietoparau egon da ordutik eta.

Eta gainera, harrokeria erakusten 1998ko su-etenean PPren gobernuak baino gutxiago egin duelako negoziaketan.

Eta gainera, presoak oraindik etxetik urruti.

Eta gainera, bi artikulurengatik Iñaki gose greban, 12 urtez espetxe denbora luzatu diotelako.

Eta gainera, herri honetako zati handi bat ahotsik gabe.

Eta gainera eten egin dute edozein negoziaketa mota. Horrela ez goaz inora, amigo! Denok eman behar dugu zerbait!

Badakit azken ekintzak ez dakarrela onik, ez zukeela gertatu behar. Gainera, desagertutakoek ere ez dute errurik, eta beraien minarekin bat egiten dut. Baina politikariek ez dezatela ahantzi orain arte urratsak emateko aukera izan dutela... alferrik egin ote dugu bidea? Ezetz espero dut. Bake prozesuak izango dituen trabetako bat soilik izatea espero dut.