2007/04/27

Lau egun

Lau egun ditugu...
...nahi duguna egiteko...
beti ere besteak errespetatuz!

...Lau egun hauetan nire plana...
...inortxok ez daki zer egingo dudan...
aspertu ala dibertitu?

Datorren astera arte agurtzen naiz
ez dut idatziko luzaroan
baina bueltatuko naiz
bueltatuko naiz!!

2007/04/23

Berdintasuna


Bihar jasoko du LAB sindikatuak Emakundeko zuzendari Izaskun Moyuaren eskutik sari bat. Zergatik? Berdintasunarengatik egin duen lana aitortuko diote sindikatuari.

Horrelako gehiago behar ditugu, bazterketa alde batera uzten saiatzen diren pertsona eta erakundeak. Saiaketa gabe ez dago eta lorpenik.

Zoritxarrez jende larregi dago emakumeak alde batera uzten dituztenak. Oraindik lan asko, gehiegi, dago egiteko.

Urratsez urrats joango gara.

2007/04/16

Bueltan

Bada astebete lanean hasi nintzela.

Orain arte burua beste nonbait izan dut eta jarri beharko dut lanean. Noizean behin idazten. Eta buruak sortzen dizkidanak nire irakurleei eskaintzen.
Asteburua ederto joan da, sagardotegian izan ginen zapatuan, Ikaztegietan. Eta gero Beasainen. Eta eguna hasi nuen tokian bukatu nuen, Arrasaten. Aparteko ezer egin ez genuen arren, primeran ibili ginen sei lagunak.

Eta atzo Kimiren hirugarren postua ikusten. Eta nola Telecinco kateko esatariak gaizki geratzen ziren disfrutatzen. Horren espainolista izateak, ni antiespainolista amorratu bihurtzen nau. Entzun behar dira esaten dutenak: "si alguien no lo remedia, el podium se vestira de rojo". Aupa Ferrari! bai horixe, anti espainolista, anti alonso ere banaiz. Zergatik ez?

Eta eguna bukatzeko Udalan kafetxoa. Eguzkia ezkutatu zen gu hara iritsi orduko. Baina giro polita zegoen eta ondo egon ginen han asteburuaz mintzatzen.

Eta gaur berriro lanera. Aste berriari gogoz ekiteko!

2007/04/03

Bihar.....

Bihar, bihar da eguna!
Egun bakarra falta da
Egun bakarra bost eguneko atsedena hartzeko.
Bost egun...
...ez dira asko...
baina poz-pozik hartuko ditut!
Ziur!