2007/02/19

Txarangak kalean!





Argazkietan, zapatuko giro ederra Arrasaten. Bikain ibili ginen, eta bai, niri egokitu zitzaidan helikon instrumentua eramatea!! txikiena eta handienarekin...... Polita giroa, bai horixe!

2007/02/16

Futbolik ez

Ez. Ez da futbolaren kontra nagoelako, ez. Azken aldian kirol hori aitzaki hartuta idatzi izan ditut nire kontuak, eta gaurkoan aldatzea pentsatu dut. Zergatik? Bihar jai eguna dugulako toki askotan. Nahiz eta zapatua izan, nahiz eta beti bezala zapatuan lanera joan ez, Inauteriak dira eta ospatzeko asmotan nabil.

Lagunekin mozorrotuko naiz...zertaz? bada, sorpresa izango da, jakin nahi duenak, Arrasatera gerturatu eta antolatutako ekintzaren batera gerturatzea besterik ez du... edo taberna zulo baten ikusiko dugu elkar bestela!

Aurreko astean hasi ginen dena prestatzen. Aurreko astetik hona bukatu dugu mozorroa. Ederto geratu zaigu! Koadrilan artista mundialak ditudala ezin ukatu... niregatik eta eskulanetarako dudan abilezia ezarengatik balitz.... Auskalo nola bukatuko genukeen!

Beraz, 24 ordu barru beste nortasun bat izango dut, 24 ordutarako soilik!! Esan bezala, gerturatu nire herrira, edo barra batean zerbait hartzen egingo dugu topo....

2007/02/14

Eto'oren lotsabakeria

Eto'o jokalari bikaina dela, gutxik jartzen dute zalantzan. Baina harroputz lotsagabea denean, bere jokoa itzalean geratzen da. Edo hori iruditzen zait behintzat.

Azken asteburuan Frank Rijkaard entrenatzaileak (FCBarcelona) Santandergo Racingaren kontra jokatzera deitu zuen. Kontuan hartuta kamerundarra min hartuta egon dela orain arte, azken 20 minutuak jokatuko zituela esan omen zioten. Baina futbola futbola da, eta gauzak ondo badoaz, entrenatzailea ahaztu egiten da txikikerietaz. Partidu amaierarako 5 minutu geratzen zirenean deitu zion jokatzeko, eta Eto'ok, lotsarik gabe, uko egin zion jolasteari. Orain, aldiz, bere ekintza kritikatu dutenen kontra agertu eta mundu guztiarekin hasarretu
da.

Jolastugatik irabazten duten dirutza kontuan hartuta, zergatik ez diote soldata zati bat kendu futbol zelaira irten nahi ez zuelako? Eta nik ez banu lanik egin nahi, zer? Egin dezagun gogoeta...

-----------------------------------

Que Eto'o es un gran jugador pocos lo ponen en duda. Ahora si ese artista es un chulo maleducado, el brillante juego se queda en la sombra. O eso me parece.

El fin de semana pasado su entrenador (Frank Rijkaard, FC Barcelona) le convoco para jugar contra el Racing de Santander. Hasta ahora el camerunes ha estado lesionado y el entrenador le dijo que jugaria 20 minutos. Pero el futbol es asi, y cuando las cosas van bien, pues al entrenador se le va la olla y le llamo a falta de 5 minutos del final. Eto'o, ni corto ni perezoso, se negó a jugar. Pues bien. Ahora se enzarza contra todo el mundo por su acto, porque le han criticado.

Y digo yo. Con todo los millones que ganan, porque no le quitan parte del sueldo por haberse negado a jugar? Y si a mi no me apeteciese trabajar? Reflexionemos.

2007/02/12

Polemika

Banekien Oleguer futbolariak kaleratutako artikulua ez zela axolagabe pasako. Ez. Egia esan normala da gizarteak berriketan egitea kontu horregatik. Normala da adierazpen askatasuna erabiltzean norbaitek kritika egin behar izatea. Zergatik ez?

Azkena, Kelme kirol marka. Honek patrozinatzen zuen orain arte Oleguer. Ba hori aldatu egin da berak idatzitako artikuluagatik. Antza ezin da iritzi artikulurik idatzi. Antza ezin da ofizialak ez diren ideiak izan. Ezin da ezkertiarra izan eta izanez gero, ondorioak jasan behar dituzu, dirudienez.

Berari laguntasuna adierazteko sinadurak bildu dituzte. 18.187 lagunek adierazi diote elkartasuna. Eskerrak norbaitek desberdin pentsatzen duen. Eskerrak denak ez diren boterearen lagun. Bestela, gaizki joango ginateke.

2007/02/06

Barçako Oleguer eta De Juana

eta bihar gehiago!!!

2007/02/05

Domekakoak

Frontoia. Jendetza. Giro paregabea. Eta hori ez dela finala!

Bikain ibili ginen atzo, frontoian. Autoa hartu eta Bergarara: Martinez de Irujo-Goñi III / BengoetxeaVI-P.Ruiz. 21-22. Emozioa. Nerbioak. Animazioa.

Domeka pasatzeko plan bikaina. Tabernazuloa alde batera utzi eta kirola era pasibo batean bizitzeko unea. Lagun-arteko giroa aprobetxatzeko unea.

Ea finalerako txartelak lortzen ditugun.... Nahiz eta atzokoan urdinek irabazi... Gora Juan! Gora Fernando! Pozik hala ere, benetan ikuskizun paregabea eskaini ziguten eta.

2007/02/02

Slash eta Paulina Rubio bateragarriak ote?

Gauza arraroak ikusten dira musika munduan.... baina azkenak txunditu nau, eta asko gainera!

Izugarri gustatzen zaidan gitarra jotzaile bat: Slash. Bestaldean, Paulina Rubio.... askorik atsegin ez dudan artista. Bada, lehenengoak bigarrenaren azken lanean ez du ba kolaboratu! Bitxia benetan! ez dakit nolakoa izango den emaitza, ez dut eta aukera izan bukatzeko, baina harraroa benetan...

Ezin galdu kantu hori. Kantua eta bideoa. Ze demontre... agian aukera bat eman beharko zaio abestiari...
Last strange thing that I saw in music world: Slash collaborates in the last song of Paulina Rubio! Fuck it!! I don´t know how it sounds.... I couldn´t finish the song. But I can ensure that it´s strange.... very odd..... Don´t miss it! I don´t like Paulina Rubio, but I think Slash is an exceptional guitarrist...

what the hell... maybe we have to give them a chance!