2007/03/22

Korrika badator!!


Badator, hamabosgarrenez Korrika. Gaur emango dio hasiera Karrantzan eta Arrasatera zapatu goizaldean iritsiko da, 01:00 inguru. Egin beharko dugu korrika apur bat euskararengatik.

Hilaren 30era arte iraungo du.
Hilaren 30era arte Euskal Herrian barrena ibiliko da.

Euskaltzaleak kalera irtengo gara giharreak mugitu eta hizkuntza magikoaren alde egiteko.


Baina denok gogoratu behar dugu,
ez da nahikoa korrika egitearekin...
.... euskara ahora eraman behar dugu
egunero, orduro, minuturo, segunduro!
Ahora eta bihotzera....
Euskara maitatu behar baita!!!

Aste honetan, gainera,
heldu;
heldu elkarlanari, lekukoari,
hitzari
euskarari, herriari!!

2007/03/20

Berriz ere....



Nork dio udaberrian sartu garela?
Ziur Peio Zabala dela horietako bat...
... baina eguraldiari begiratuz gero...
Badakit bai, martxoak 21 dela aldaketa egun hori.... ...eta izan zen!!
elurra bueltan dugu eta Euskal Herrian!
...

txarrena....
kotxea hartu beharra.

2007/03/14

21 egun

Bai, 21 egun geratzen dira Aste Santuak iristeko.
Izugarrizko gogoa....
Udatik oporrik izan gabe....
Bost egun soilik izango dira...

badakit bai...
...
iristea kosta eta gero konturatu ez!

Pentsatu beharko dut zer egin....
.... atsedena behar dut!


Hor primeran egongo nintzake! Ezin ordea.....

2007/03/05

Fito Fitipaldiekin, bikain Donostian


Ostiralean egon ginen Fito y los Fitipaldis ikusten Donostiako Belodromoan. Ederra izan zen kontzertua. 2 ordu eta erdiz aritu zen gutxi gorabehera bizkaitarra. Faltan bota nuen gauza bakarra dago hala ere, euskara ia entzun ez izana. Izan ere, musikaz gozatzeaz gain hori ere kontrolatzen aritu ginen Irati eta biok. Eta bi ordu eta piku horietan, hiru hitz besterik ez! Kritika dakiooken gauza bakarra, nere ustez behintzat.

Izan ere, musika aldetik, ikuskizun aldetik, dena primeran joan zen. Eszenatokiko pantaila handi biek lagundu zidaten kontzertua ikusten. Eta eskerrak horiek zeudena! Bestela.... ezertxotaz ere ez nintzateke enteratuko eta!!

Taldeko partaide guztiak bikain aritu ziren, bakoitza bere paperean sartuta, gozatu genuen rock & roll musikaz. Beno, rockak, baladak, larreiko motelak ziren abestiez ere disfrutatu nuela ezin uka dut. Pozten naiz hara fan izana.

Etiquetas: , ,