2006/09/11

Irailaren 11: bat baino gehiago

Nork ez du gogoan irailaren 11? Mundu osoan ezagun dira gertakariak, zoritxarrez. Hala ere, batzuentzat besteentzat baino esanguratsuagoa.

Orain bost urteko gertakariak ikaragarriak izan ziren. Gertaera handia izan zen, hegazkinek talka nola egiten zuten ikusi ahal izan genuen behin eta berriz. Ordutik aurrera AEBko gobernuaren jarrera okerra ere sekulakoa izan da. Munduaren jabe direla uste duten horiek etengabe gerrak sortzen eta gainera onaren itxurak egiten, lotsarik azaldu gabe.

1973ko irailaren 11an Txilek jasandako kolpe izugarria ezin ahantzi dute milioika pertsonek. Allenderen gobernua boteretik indarrez kendu eta urte luzeak iraun zuen diktadura ezarri zen Hegoamerikako lurraldean, Pinochet monstruoaren bitartez. Zenbat desagertu, zenbat desesperantza!

Bi kasuetan etengabe bortxatu dira giza eskubideak, zapalduak eta ahaztuak izan dira euren nahiak beteak ikusteko. Eta ezin ahaztu behar diren gertakariak dira.

Bestalde, gaur, 2006ko bederatzigarren hilabeteko 11.egunean lagun bik egin dituzte azterketak Arrasateko unibertsitatean. Zorte apur batekin Amaiak eta Eiderrek bukatuko dituzte betiko eta beraien gogoan ere 11 zenbaki berezia izango da, ziur.

0 comentarios:

Publicar un comentario

Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]

<< Inicio