2006/09/08

Without music life would be a mistake...




Norbaitek erran zuen bezala, mundua hutsa litzateke musika gabe!

Askotariko musika, kolore desberdinetakoa, magia ezberdinekoak.

Aipatu estilo ugari atsegin ditudala. Joan gaitezen, baina, euskaldun batzuekin. Berri Txarrak. Eta zergatik ez? Azken finean azken aldian gehien ikusi dudan taldea. Zuzenekoan bikain, Rubioren burukadek edonor mareatu arazi dezaketen arren!!! Zaindu zure burua! Eta zer esanik ez Aitorren bateria kolpeen doinua eta Gorkaren ahots jolasa. Nahiz eta Joselu Anaiak-ekoei ez gustatu, e Nere? jejejejeje!
Talde teknikoa (edo Estopakoek esango luketen bezala, "El ekipo humano") kataluniarra: Marc, Jordi eta Pau. Eurak ere familiaren parte osatzen dutela ziur!

Azken diskoan laukotetik hirukotera pasatu dira eta ez dirudi indarrik galdu dutenik. Bikain!
Orain Europatik bueltaka dabiltza, Ameriketan ere egon ziren, Espainian, Katalunian.... Internazionalak ditugu, zorionekoak gu!

0 comentarios:

Publicar un comentario

Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]

<< Inicio