2006/09/05

Kokopelli: jatorria




Askok galdetuko duzue zer den KOKOPELLI. Edo hobe esanda, nor den.

Hego-mendebaldeko amerikar natiboen mitologiako pertsonaia bat da, Emankortasunaren Jainkoa hain zuzen ere. Kondaira desberdinak daude berari buruz. Esaten dutenez, negutik udaberrirako aldaketa ekartzen zuen herriz herri bidaiatuz. Horrela, elurra urtzen zuen eta uztak indartzeko euria eramaten zuen toki horietara. Gainera, bere bizkarreko konkorrak haziz eta kantuz beteriko sakua dela aipatzen da sarri.

Kokopelli gizateriaren sorkundearen iturri dela dio beste kondaira batek. Jende guztiak bere flautarekin gau guztian kantatzen eta dantzatzen zuela gaineratzen dute. Gainera, hurrengo egunean emakumeak haurdun egongo ei ziren.

0 comentarios:

Publicar un comentario

Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]

<< Inicio