2007/06/28

NOIZ GOIEZ?


NOIZ PELIKULA IKUSTEN? EZ DOT GALDUKO..... EZ, EZ EZ EZ!!!

2007/06/25

Palestina ezagutuz


Ez. Ez naiz batere originala. Badakit. Ez dut ekarpenik egingo, ez behintzat originalik. Baina sarean nabigatuz, lotura biziki interesgarria aurkitu dut.

Beti eduki dut Palestinarengatik interesa. Eta oraingoan euskaldun batzuen bizipenak ezagutzeko parada izan dut. Bertsolari baten eta argazkilari baten eskutik. Gehiago ikasteko aukera, dudarik gabe, hemen.

2007/06/12

"Carta a Arnaldo Otegi"

"Una dictadura de este carácter revela dos cosas alarmantes: que se tiene miedo a la razón por parte del poder represor y que se desprecia terminantemente la calidad personal de quien expresa sus ideas.

Ante todo, valga de principio a este billete, que no sé si podrá leer, que cuando decidieron su encarcelamiento algo en mí quedó asimismo encarcelado. Creo que ha sido el espíritu. Posiblemente suene a retórica hablar del espíritu, ya que se trata de hálito secretísimo y enigmático que sólo se revela cuando es sometido a violencia. En esos casos el espíritu se hace patente merced al dolor que siente. Y sobre ese espíritu, con usted abruptamente encarcelado, he elaborado algunas razones que merecen, creo, ver la luz para combatir en lo posible la lógica desazón que nos lacera a quienes tenemos el sentido inalienable y profundo de la libertad."

Testu osoa

Antonio Alvarez Solís

2007/06/05

Ez nuen topa egin...

Nik ez nuen toparik egin Renon nengoenean.

Ez behintzat albistea nire belarrietara iritsi zenean. Ez ez nuelako ceasefire deitzen dutenean sinisten. Ez, horregatik ez zen izan. Esperantza banuen, txikia, baina banuen. Baina ez politikagintzan. Ez behintzat azken urteetan bizi izan dugun panorama politikoan.

Eta horregatik ez nuen egin topa. Izan ere, lehen urratsa izan zen, bai, su etena iragartzea. Baina ez da nahikoa horrekin. Alde guztiek egin behar dute lan... eta ikusi den bezala....lasaitua hartu zuten batzuek, eta nahikoa izan zen.

Izan ere, negoziaketetan aritu beharrean, bata besteari kaka botatzen jarraitu dute. Eta batzuek gogoa jarri arren, beste batzuek "pistolik gabeko gudan" jarraitu dute, alde guztietaik ximaurra botaz.

Eta beraien erosotasunetik, ezer garbirik atara nahi gabe, gizartea bere horretan utzi dute. Eta norena den errua? Ez da ba, nire iritziz, alde bakar batena izan. Guztiak izan dira errudun, nahiz eta orain, besteen teilatura bota harria, beraiek zerikusirik ez dutenaren itxura eman nahi dute eta.

Horregatik ez nuen topa egin, eta horregatik, ez nau askorik harritu gaurko iragarpenak.