2008/04/22

PiRatak XXI. mendean

Pirateria: itsasoan eginiko lapurreta da, estatu burujabe baten baimena izan gabe. Itsas lapurreta nazioarteko uretan edo estatu baten jurisdikzio gabeko lekuetan egiten da gehienetan, itsasontziko bere zama lapurtzeko edo bere bidaiariak esklabo bihurtzeko.

Piratak albiste die Somalian Playa de Bakio barkua bahittu dauielako....

Baña pirata horreik ez daue espatarik erabiltzen, ez daukie partxerik eta lororik bez euren sorbaldan gaiñien... Honeik modernuak die. Honeik militar itxuria daukie... ta lanzagranadasa eruten daue eurekin...

Nahiz ta ondo dazen, susto ederra eukiko daue gorputzien... Akogonante! XIX.mendien ta holan ibiltteko...ez dittue gauzak oso erraz eukiko, ez? Bizitzia gogorra izengo da, ta bueno, miñik eitten ez dauien bittartien...gaitzerdi!!

Ni Jack Sparrow baten zain geratuko naz...

2008/04/21

ApiRila...

Apirila euritsua dabil izeten... bai, hiru egunetik behin eguzkixa urteten da, baña osterantzian, euri mordo bat eta nire gogo dana bertan behera geraketan da.

Zegattik? bueno. Hasteko, eurixakin, ez dot gogo handirik eukitten gauzak itxeko (baaaale, bestela be, gutxi) bañe eguzkixak motibau itxen dau bat. Urten zaike trankil trankil pasiuen. Edozeinek gura dau euri honekin kalien gora ta kalien behera ibilttia!

Bestaldetik, lanera etorteko be, ez dozta agradetan... Automobila hartzia semejanteko uraz bidian... ez da niria! ta nahixauko neuke etxetik trankilamente eiñ eiñbiherrekuak... Egixa da, eguzkixakin ez jatela motibaziñorik etorten bez, ez neuke etxetik lan eingo!! jaja!

Leihotik begiratu ta halako tristura bat sartzen jat ikustien haixe bolada, euri eta bestelako trabak... ona da, fijo. Bañe etxetik ikusteko... leihuen bestaldetik begiraketako: manta bateaz egonda ta infusiño batekin (jode zelako sanua!) eskuetan...

ta.... bueno, momentuen horreitxek die otutzen jatenak... bañe bueno, ideia batera eitteko nahikuak... nik uste!!

udaberrixa noizko?

LeheNeNgua

Astelehena ailegau da, ta bukatu da neure dietako lehenengo asteburua...ta bazkarixaz!

Egixa esan, gogorra itxen da halako janarixa mahaixan euki eta inddarrak batzia biherrekua bakarrik jateko... fuerza de boluntad euki biher da duda barik! ta nik uste dot euki euki nauela... edo?

Bañe lehenengo astien ez bot itxen... ze izengo zan bigarrenien!! hori bai, atzo piña eguna izen zan...
piña bazkaltzeko ta piña merixendetako... afaitxeko esparraguak ... horrek ondorixo batzuk dauko, e? jajajaja!

Oiñ astiai aurre ein biher, jarraitxu linea hontan eta ahalik eta positibuena izenez... nik uste lortukotela proposatu nazena...

Aber ba, holan dan!!!

2008/04/18

GU BAI

Bai bai bai!

bagoiezela BaD ReliGioN ikusten...

mertzi, eskerrik asko, thank u!!!!

asteburu oN!

BaD...


ReliGioN!!

Barakaldo, 2008/IV/21. Rockstar.


Bueno, Amaia Loitin urtebetetzea izatiaz gain, ba igueeeel, kontzertura fateko aukeria eukikot... Jarri dittue sarrerak salgai. Asmue bai, asmue badau fateko... lortuko dou?

Han egongo gare, kantu zaharrekin disfrutetan, barrixauakin...horreik azkenorreik suabetxuauak die - barkatu biherko jake... adiñan gora doiez ta!! - bañe beti be euren musika entzungarri, dantzagarri ta tarareagarrixan ritmora!!

Lanien be hor egoten naz... Itunesa zabaldu, New Maps of Hell jarri (edo The Empires Strikes first) eta ikesten... zaharrak horrenbeste entzun dittut, ondiokan doinu barrixei ein biher nazela!

Bueno, ikusikou ze urteten dan azkenien...Nire pitukikin fango naz bestela, ta noixien behin jasoko nazu ikusteko eszenatokixa, ezta? seguramente nire aurreko danek buru bat edo atarako duztienez... zure biherra eukikot! baina lasai! bidalikotzutela un S.O.S! jajajaja!

Asteburu ederra euki! Aramaixo aldera fango gare, menu dietetiko: pikoteo, ensalada, oilasko... eta postre made by me! (bueno, ta nerean bizkotxua...) Gora gaztai tarta!!

Have fun!

Etiquetas: , , ,

2008/04/17

WeLcOmE aGaIn!

Bi hilabete ez nauela ezer berririk sartzen...

... ordue da aldaketako lehenengo posteua... orduen... aber ze okurriruten jaten...

Egixa esan inspiraziño gutxiaz nabil azkenaldixen. Gauza larrei dauket ta esateko. Hori izengo ete da? ez dot uste...

... nagikerixakin akaso badauko zerikusixa. izen be fotologian sartzen dot, argazki ta testutxo batekin, lan handirik ein barik, buruai bueltak emun barik...

bañe egixe da hau ahaztuta dauketela eta enazela oso harro sentitzen...

iguel... noixien behi, ez egunero, bañe sarrixau zeoze sartukot, sartu biherko dot bizitza apurtxo bat emuteko asuntuai...

Hauxe lehenengo pausua...

The end???

...ez...

jarraitxuko dau!