2008/05/12

MuNduai begiRatute...

Asko izeten die egunak non enazen sentiruten biher besteko gai, munduai begiratu eta zoritxarrak ikusteko. Asper asper eginda egoten naz pasetan dien injustiziak behin ta barriro ikustiaz, entzutiaz, sentitziaz.

Nik gureko nauke mundu bat nun danok gure douena lortzen douen, posible dan einian. Toki bat non jentiak errespetau eitten dittun inguruko pertsonak, ideiak, erlijiuak, lurrak, historixak...

Baine ez da posible, edo oso probabilitate gutxi emuten die... eta horrexek nekarazten nau. Halata be, honek ez dau gura esan begixak ixten dotenik, ezta belarrixak tapatzen dittudanik be. Izen be, garrantzitsua da horrei buruz jakitxia, horrein gaiñeko iritzi bat sortzia, eta konturaketia mundu zabalien ze gertaketan dan.

Ez gare munduan zilborrak, argi dau. Ez gare zoritxarrak dittugun bakarrak, eta gauza onak ezjaku guri bakarrik pasauko. Ez daukeu munduko txokorik politxenak, miloika daz ta planeta honeitan... Bañe argi dauket, irakurliok, ni neuk gehixen gurotena oso gertu topetan dotela, eta gañera, munduai begiratute, gehixau harrotzen naz nazen modukua eta nazen tokikua izetiaz.

0 comentarios:

Publicar un comentario

Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]

<< Inicio