2008/05/28

AguR

Gero arte, agur, aio... Eskerrikasko, milesker!

Horrenbeste eman dozten amamari...bai. Milesker eta hurrengora arte! Ez dakitx noizbait elkartuko garen barriro...batzuk baietz esaten daue ta nik zalantzak dittut... Baina bueno, sekula ez zaitxut ahaztuko!


Prestatzen zenitxun janarixak, emuten genitxun pasiuak, jente dana irribarre batekin agurtzeko zaukozun abilezia! Ta ardauan ordez, kalimotxua edateko ohitxuria... "Ardaua bakarrik ez jat gustetan eta! " esaten zinun orduan.

Gogorra izen da, danondako. Malkuak ugari izen die, Zigarrola, Mondraue, Kolonbia! Danon bihotzien egon zarelako behin edo behin!

Hala ta be, samurrau erueten da jakitxian ez zinula sufritxu. 90 urte... ta zelako bizitzia! Langilia, ama ona eta amama ederra! bueno, ze esangot nik, nire amapuntakuaz! Beti gogoratukot beste lehengusuei baño paga gehixau jasoten nauela... Gutxi bazan be... ilusinua emoten zuzten! bañe hori gutxienekua zan, e?

Milesker danagaitxik! zazen tokixan egonda... zaindu!

Muxu bat eta besarkada bat!

1 comentarios:

A las 7:00 p. m. , Anonymous Anónimo ha dicho...

polita, oso!
eskerrik asko...

 

Publicar un comentario

Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]

<< Inicio