2007/02/12

Polemika

Banekien Oleguer futbolariak kaleratutako artikulua ez zela axolagabe pasako. Ez. Egia esan normala da gizarteak berriketan egitea kontu horregatik. Normala da adierazpen askatasuna erabiltzean norbaitek kritika egin behar izatea. Zergatik ez?

Azkena, Kelme kirol marka. Honek patrozinatzen zuen orain arte Oleguer. Ba hori aldatu egin da berak idatzitako artikuluagatik. Antza ezin da iritzi artikulurik idatzi. Antza ezin da ofizialak ez diren ideiak izan. Ezin da ezkertiarra izan eta izanez gero, ondorioak jasan behar dituzu, dirudienez.

Berari laguntasuna adierazteko sinadurak bildu dituzte. 18.187 lagunek adierazi diote elkartasuna. Eskerrak norbaitek desberdin pentsatzen duen. Eskerrak denak ez diren boterearen lagun. Bestela, gaizki joango ginateke.

0 comentarios:

Publicar un comentario

Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]

<< Inicio