Futbolik ez
Ez. Ez da futbolaren kontra nagoelako, ez. Azken aldian kirol hori aitzaki hartuta idatzi izan ditut nire kontuak, eta gaurkoan aldatzea pentsatu dut. Zergatik? Bihar jai eguna dugulako toki askotan. Nahiz eta zapatua izan, nahiz eta beti bezala zapatuan lanera joan ez, Inauteriak dira eta ospatzeko asmotan nabil.Lagunekin mozorrotuko naiz...zertaz? bada, sorpresa izango da, jakin nahi duenak, Arrasatera gerturatu eta antolatutako ekintzaren batera gerturatzea besterik ez du... edo taberna zulo baten ikusiko dugu elkar bestela!
Aurreko astean hasi ginen dena prestatzen. Aurreko astetik hona bukatu dugu mozorroa. Ederto geratu zaigu! Koadrilan artista mundialak ditudala ezin ukatu... niregatik eta eskulanetarako dudan abilezia ezarengatik balitz.... Auskalo nola bukatuko genukeen!
Beraz, 24 ordu barru beste nortasun bat izango dut, 24 ordutarako soilik!! Esan bezala, gerturatu nire herrira, edo barra batean zerbait hartzen egingo dugu topo....
0 comentarios:
Publicar un comentario
Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]
<< Inicio