2007/01/25

De Juanari buruz

Gogoeta txiki bat soilik. Izan ere, denok dakigu nolako egoera bizi duen Iñaki de Juanak. Beno, injustizia eta gose greba. Momentuz bi hauekin hasiko naiz.
Lehenengoa, kazetari naizen aldetik, edozein unetan kartzelaratu nazakete nire idatziengatik! hau beldurra! Beraz, ozen salatu behar!
Bigarrenari lotuta, borroka egiteko modu bat, berarentzat (eta niretzat) injustizia izan denari aurre egiteko bide bat. Atzo baina, behin eta berriz entzun nuen telebista kateetan ondorengoa: gose grebaren erabakia berea izan dela, eta ondorioak jasan ditzala. Bai, bere kabuz hartutako erabakia izan da, baina ez zuten esaten, esaterako, bera prest dagoela bukaeraraino eramateko. Ez zuten esaten bere gogoz kontra elikatzen dutela. Hori ixildu egiten dute, badaezpada.
Gaur emango dute jakitera Audientzia Nazionaleko epaileek Iñakiri buruzko erabakia. Etxera doan edo bere horretan jarraitzen duen. Batzuentzat txantaia bati (hau da, gose greba egitea) men egingo zuten epaileek. Niretzat, aspaldi etxean behar zukeen pertsonari, duintasun piska bat aitortzea.

2 comentarios:

A las 1:20 p. m. , Anonymous Anónimo ha dicho...

KOmentarioa ongi zentratua dago. Ba al dakizu zer erabaki duen Espainiako Audientziak?

 
A las 1:22 p. m. , Blogger KoKoPeLLi ha dicho...

Bai. Berdin jarraituko dutela, ez diotela aukerarik emango. Kartzelan, edo kasu honetan, '12 de Octubre' ospitalean.

 

Publicar un comentario

Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]

<< Inicio