2007/01/02

Bake prozesua


Abenduaren 30. Barajasko aireportua, Madril. Bonba batek eztanda egiten du. Batzuk ETAren su-etena bukatutzat eman dute. Niretzat, bake prozesu horren parte izan den ekintza.

Su-etena iragarri zenetik, ezer ez dela aldatu ematen du. Lagun batzuek topa egin zuten martxoan “bakearengatik”. Nik ez nuen kabarik edan eta pesimistatzat hartu ninduten. Pesimista ez, erantzun nien, errealista. Oso ongi dago lehenengo pausua ematea, baina bigarren urratsa eta hirugarrena eta laugarrena... ikusi arte, tentuz ibili behar da. Eta halaxe ikusi dut nik behintzat. ETAk su-etena iragarri zuen, eta dena bukatu dela zirudien, espainolen gobernua kietoparau egon da ordutik eta.

Eta gainera, harrokeria erakusten 1998ko su-etenean PPren gobernuak baino gutxiago egin duelako negoziaketan.

Eta gainera, presoak oraindik etxetik urruti.

Eta gainera, bi artikulurengatik Iñaki gose greban, 12 urtez espetxe denbora luzatu diotelako.

Eta gainera, herri honetako zati handi bat ahotsik gabe.

Eta gainera eten egin dute edozein negoziaketa mota. Horrela ez goaz inora, amigo! Denok eman behar dugu zerbait!

Badakit azken ekintzak ez dakarrela onik, ez zukeela gertatu behar. Gainera, desagertutakoek ere ez dute errurik, eta beraien minarekin bat egiten dut. Baina politikariek ez dezatela ahantzi orain arte urratsak emateko aukera izan dutela... alferrik egin ote dugu bidea? Ezetz espero dut. Bake prozesuak izango dituen trabetako bat soilik izatea espero dut.


0 comentarios:

Publicar un comentario

Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]

<< Inicio