2007/06/05

Ez nuen topa egin...

Nik ez nuen toparik egin Renon nengoenean.

Ez behintzat albistea nire belarrietara iritsi zenean. Ez ez nuelako ceasefire deitzen dutenean sinisten. Ez, horregatik ez zen izan. Esperantza banuen, txikia, baina banuen. Baina ez politikagintzan. Ez behintzat azken urteetan bizi izan dugun panorama politikoan.

Eta horregatik ez nuen egin topa. Izan ere, lehen urratsa izan zen, bai, su etena iragartzea. Baina ez da nahikoa horrekin. Alde guztiek egin behar dute lan... eta ikusi den bezala....lasaitua hartu zuten batzuek, eta nahikoa izan zen.

Izan ere, negoziaketetan aritu beharrean, bata besteari kaka botatzen jarraitu dute. Eta batzuek gogoa jarri arren, beste batzuek "pistolik gabeko gudan" jarraitu dute, alde guztietaik ximaurra botaz.

Eta beraien erosotasunetik, ezer garbirik atara nahi gabe, gizartea bere horretan utzi dute. Eta norena den errua? Ez da ba, nire iritziz, alde bakar batena izan. Guztiak izan dira errudun, nahiz eta orain, besteen teilatura bota harria, beraiek zerikusirik ez dutenaren itxura eman nahi dute eta.

Horregatik ez nuen topa egin, eta horregatik, ez nau askorik harritu gaurko iragarpenak.

0 comentarios:

Publicar un comentario

Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]

<< Inicio