2007/04/16

Bueltan

Bada astebete lanean hasi nintzela.

Orain arte burua beste nonbait izan dut eta jarri beharko dut lanean. Noizean behin idazten. Eta buruak sortzen dizkidanak nire irakurleei eskaintzen.
Asteburua ederto joan da, sagardotegian izan ginen zapatuan, Ikaztegietan. Eta gero Beasainen. Eta eguna hasi nuen tokian bukatu nuen, Arrasaten. Aparteko ezer egin ez genuen arren, primeran ibili ginen sei lagunak.

Eta atzo Kimiren hirugarren postua ikusten. Eta nola Telecinco kateko esatariak gaizki geratzen ziren disfrutatzen. Horren espainolista izateak, ni antiespainolista amorratu bihurtzen nau. Entzun behar dira esaten dutenak: "si alguien no lo remedia, el podium se vestira de rojo". Aupa Ferrari! bai horixe, anti espainolista, anti alonso ere banaiz. Zergatik ez?

Eta eguna bukatzeko Udalan kafetxoa. Eguzkia ezkutatu zen gu hara iritsi orduko. Baina giro polita zegoen eta ondo egon ginen han asteburuaz mintzatzen.

Eta gaur berriro lanera. Aste berriari gogoz ekiteko!

1 comentarios:

A las 3:30 p. m. , Anonymous Anónimo ha dicho...

irakurle horietakoa naukazu. Segi horrela! A! Eta lana urte askoz egin ahal dezazula!
atata

 

Publicar un comentario

Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]

<< Inicio