2007/03/05

Fito Fitipaldiekin, bikain Donostian


Ostiralean egon ginen Fito y los Fitipaldis ikusten Donostiako Belodromoan. Ederra izan zen kontzertua. 2 ordu eta erdiz aritu zen gutxi gorabehera bizkaitarra. Faltan bota nuen gauza bakarra dago hala ere, euskara ia entzun ez izana. Izan ere, musikaz gozatzeaz gain hori ere kontrolatzen aritu ginen Irati eta biok. Eta bi ordu eta piku horietan, hiru hitz besterik ez! Kritika dakiooken gauza bakarra, nere ustez behintzat.

Izan ere, musika aldetik, ikuskizun aldetik, dena primeran joan zen. Eszenatokiko pantaila handi biek lagundu zidaten kontzertua ikusten. Eta eskerrak horiek zeudena! Bestela.... ezertxotaz ere ez nintzateke enteratuko eta!!

Taldeko partaide guztiak bikain aritu ziren, bakoitza bere paperean sartuta, gozatu genuen rock & roll musikaz. Beno, rockak, baladak, larreiko motelak ziren abestiez ere disfrutatu nuela ezin uka dut. Pozten naiz hara fan izana.

Etiquetas: , ,

0 comentarios:

Publicar un comentario

Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]

<< Inicio