2007/05/29

Hauteskunde ajea


Hauteskundeak pasata ezin ukatu Euskal Herriko politika aldatu dela. Orokorrean hitz eginda, PNVk botoak galdu ditu, EAE-ANVren presentzia handia eta beno, gainerako alderdiek ere egin dute beraiena, noski.

Nire herriari buruz hitz eginda, PNVren porrota nabarmentzekoa dela esango nuke. Baina bueno, beraien zerrendaburu den Luis Mari Apraizen hitzetan, PNVren boto urriak abstentzioaren ondorio dira. Akaso puntu bateraino arrazoi du, ezin ukatu.

Hala ere, ez zuen komentatu beste faktorerik. Eta nik diot: ez ote du eraginik izan azken lau urteetako politika eskasak? Lakuntzaren ibilbidea penagarria izan da nire ikuspuntutik behintzat, eta argi dago ez naizela halaxe pentsatzen duen bakarra.

zergatik ez dute onartzen Arrasate ezkertiarra izan dela beti? Eta azken urteetan eskubideak murriztuta egon diren arren aurten herritar talde handi batek hautetsiak aukeratzeko aukera izan du. EAE-ANVren presentziak ez ote du ezkerreko herria dela erakusten? Ez dute onartzen, ez zaielako komeni, ziurrenik. Bi arrazoi funtsezkoenak direla deritzot, baina errealitatea ukatzea beti egin zaie errazago. Kolorezko betaurrekoez begiratzen diote inguruari eta.

Eta bukatzeko, aldaketa badago, eta EAE-ANVko zerrendaburua alkate izango bada, lehen emakumea boterean Arrasaten. Zorionak!

0 comentarios:

Publicar un comentario

Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]

<< Inicio