Zombien gisan
Autobuseko bigarren ilaran,
Arrotz zaidan hizkuntza batean
Kaleak irakurtzen ditut, banaka, poliki:
Moana Lane. , South Virginia, Genmy Way.
Kasinoen argiek ilunsentia itsutzen dute,
Gabonetako argiak bailiran.
Poztasuna beharrean,
Tristura sortzen diete inguruko zonbiei.
Amets egiten duten asko, joko-lekuetara joaten dira,
Egun bat eta baita hurrengoa ere.
Bizitza konpondu beharrean, ordea,
Okerrera egiten dute, batzuetan, hondoa jo arte.
Telebistako neska-mutil lirain, argal eta jokoan abilak
Bat batean uxatzen dira,
errealitatean ez baitira holakoak ikusten.
Erotzera daramatzaten makina-soinuari jarraituz
Bururik gabeko automatak bihurtuz.
Gixajoak; zerua bertan aurkitu dutela uste dute,
Infernuan –edo purgatorioan, nork jakin-
daudela konturatu ere egin gabe.
Batzuk irtengo dira zulo beltzetik, erdi itsuturik.
Askok ez dute makinen argia besterik ikusiko iluntasunean.

(2005-12-08)
0 comentarios:
Publicar un comentario
Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]
<< Inicio